Hizkuntza zerbitzuak
2017ko Azaroaren 09a
EZI.eus-ek hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu: - Idatzizko itzulpenak - Interpretazioa: ahozko itzulpenak (aldiberekoa, esan ostekoa, xuxurlatua) - Hizkuntza aholkularitza 3 hizkuntzatan: euskara, frantsesa eta gaztelera
Itzulpenak eta interpretazioa
Zure argitalpen, txosten, bilduma, bilkura aktak, aurkezpen komertzialak, webguneak eta bestelako dokumentu guztiak itzultzen ditugu. Lan txukuna eginen dizugu, eta hitz emandako epean.
Antolatuko dituzun bilkura, biltzar eta mintzaldietan ere ardura berarekin eginen dugu interpretazio lana. Bilkura hauen antolaketan, teknikan lagunduko zaitugu interpretearen esku hartzea ahal bezain gardena izan dadin.
Gainera, dokumentu ofizialak itzultzeko zinpeko itzultzaileak ditugu.