Hizkuntzak mugen gainetik
ITZULPENAK
eufres

EZIren xedea

2017ko Abenduaren 18a, 10:57

EZI-ren xede nagusia, EUSKARAren ikusgarritasuna hobetzea da.

EZIren_xedea

Helburu hau, beste helburu orokorrago batean kokatzen da: hizkuntza nahiz kultura aniztasun eta eskubideen defentsa eta sustapena.

EUSKARAREN INGURUNEA

Euskal Herrian eleaniztasuna (euskara-frantsesa-gaztelera) gauza arrunta da. Haatik, hiru hauen arteko egoera ez da, ez berdina, ezta orekatua ere. Hori dela eta, hizkuntza aniztasuna bermatu nahi badugu, ezinbestekoa da EUSKARAk beste bien leku edo ikusgarritasun bera edukitzea, gutxienez.

Hirukote horren barnean mugitzeko, EZIko kideak gutxienez hirueledunak gara.

Bada, EUSKARA Euskal Herri osoan hedatua izanik ere, beste bi hizkuntzek eragin eremu berezkoak dituzte (marra gorriaren alde bakoitzean). Eragin eremu horietan gainera, hizkuntza horietako estatuek, sistema administratibo-politiko propioak ere ezarri dituzte, bakoitzaren sistema bere hizkuntzaren irudira egokitua delarik. Hortaz, euskal herritarrok, bi sistema hauekin moldatu behar dugu, nahiz eta egunerokoan batekin bestearekin baino gehiago egiten dugun. Gainera mugaz bi aldeetako hainbat erakundek garatzen dituzten mugaz gaindiko ekimenek agerian uzten dute muga hori nolako oztopoa den.

EZIko kideok, hiru hizkuntzak menperatzeaz gain, bi sistema horiek ongi ezagutzen ditugu.

EZIrekin, urteetan bildu dugun esperientzia hizkuntza aniztasun bidezko baten alde ezartzen dugu, nagusiki idatzizko zein ahozko itzulpen lanen bidez.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Itzulpengintza

2017ko Ekainaren 07a, 18:56

EZI-ren lan filosofia hiru zutabetan oinarritzen da: - Itzulpen lan bat (idatzizkoa ala ahozkoa) lehenik eta behin komunikazio ekintza bat da. - Euskara bizi eta garatu dadin, euskara batuari eman behar zaio lehentasuna. - Euskara: hizkuntza bat beste hizkuntzen artean. Euskara ez da apaingarri bat.


Gurekin harremanetan sartu




segurtasun kodea