Hizkuntzak mugen gainetik
ITZULPENAK
eufres

EZI beka 2019: deialdia zabalik

2018ko Irailaren 10a

EZI_beka_2019:_deialdia_zabalik

EZI.eus elkarteak, bere helburuari eusteko (euskararen ikusgarritasuna) beka pribatua eskaintzen du lehen aldiz 2019 urterako.

EZI beka diru-laguntza pribatua da, EZI.eus elkarteak aitzineko urtean egin dituen itzulpen lanetatik baztertu duen diru kopuru batez osatua.

Hortaz, EZI.eus-ek bekaren esleipenean kontuan hartuko dituen irizpideak finkatu ditu. Irizpideok 6 multzotan banatzen dira, eta irizpide multzo bakoitzari Euskal Herria osatzen duten 6 probintzien, edo lurralde historikoen izena ezarri dio:

  1. ARABA: Proiektuaren ikusgarritasuna: kokapena, webgunea, sare sozialak,…
  2. BIZKAIA: Jadanik euskararen alde egindakoak: harrera, komunikazioa,…
  3. GIPUZKOA: Euskararen aldeko jarrera baikorra: À€'¢'€'œegun onÀ€'¢'€'', euskara gutxienez frantsesaren hein berean, euskal musika edo irratiak ezartzea (giro euskalduna), langileek euskara ikastea,…
  4. LAPURDI: Enpresan euskara garatzeko neurriak hartzea
  5. NAFARROA: gutxienez 3 urterako engaiamendua
  6. XIBEROA: Bai Euskarari ziurtagiria, Euskoa onartzea, eta abar.

Enpresa txiki edo ertaina duzu Ipar Euskal Herrian, euskarari atxikia zara, euskara agerian eman nahi zenuke, baina horrek izan dezakeen kostuak beldurtzen zaitu… Lasai! EZI beka horretarako da!

EZI bekak ez du soilik itzulpenaren gastua hartzen. EZI bekak elkarren artean adostuko dugun euskararen ikusgarritasun egitasmo osoa ordaintzen du! Harrigarria? Bai, baina hala da.

Beraz, euskara lagundu nahi baduzu, ez kosmetikoki baina egiazki, zintzoki, igor iezaguzu zure proiektua honela:

  • - Gutun edo aurkezpen baten moduan (.doc,.docx,.odt edo.pdf formatuan),
  • - Azalpen pragmatiko eta sintetikoa (ez du balio eleberri bat idaztea, ezta ere administrazioaren hizkuntzan egitea), irizpide multzo bakoitzari doazkion ekintza eta/edo neurriak azalduz,
  • - Harremanetarako datuak: telefonoa, e-maila, …
  • - Proiektuak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 2a arte izanen da zabalik,
  • - Proiektua honako helbide elektronikora igorri: ezibeka2019@ezi.eus (2018ko abenduaren 3an helbide hau indargabetuko da).

Egitasmoak abenduan eta urtarrilean aztertu ditugu eta otsailean jakinaraziko dugu zein proiektu den edo diren beka eskuratuko dutenak.

Jakinarazpen hau prentsa bidez ere eginen dugu euskararen alde hartzen duzun engaiamenduak oihartzuna izan dezan.

Xehetasun gehiago www.ezi.eus en edo bertatik mezu bat igorriz.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

EZI BEKA: ekimen parte hartzaile, solidario eta arduratsua

2017ko Azaroaren 25a

EZI.eus-ek, bere helburu nagusiari jarraikiz (euskara ahal bezain bat ikusia eta erabilia izatea), urtero diru kopuru bat bideratuko du enpresa pribatuetan helburu hori gauzatzeko. EZI.eus-ek bere bezeroek eskatzen dizkioten itzulpen lanen fakturazioaren ehuneko bat baztertuko du EZI BEKA osatzeko....


Gurekin harremanetan sartu




segurtasun kodea