Hizkuntzak mugen gainetik
ITZULPENAK
eufres

Euskara: euskaldunon hizkuntza, Euskal Herriko hizkuntza, Euskal Herriaren hizkuntza.

2018ko Otsailaren 11a

Baina, hori baino gehiago da. Munduko beste 7000 hizkuntzak bezala euskara ez da inoren jabegoa. Hizkuntza guztiak gizadi osoaren ondarea dira.

Euskara:_euskaldunon_hizkuntza__Euskal_Herriko_hizkuntza__Euskal_Herriaren_hizkuntza.

Hizkuntza aniztasuna eta bio-aniztasuna

Ikerlari gehienek diote bio-aniztasuna kinka larrian dagoela, alegia, landare eta animalia espezieak egunero desagertzen direla. Ikerlariek diote hizkuntzak ere bide beretik desagertzen ari direla. Bere ustez mende honen bukaeran munduko 7000 hizkuntzetatik erdia desagertuko da. Oso gauza kezkagarria da!

Alabaina, jendea bio-aniztasuna zaintzeko premiaz jabetu bada, neurri batean, hizkuntza aniztasuna zaintzeko beharra ez da hain barneratua. Izan ere, hizkuntzak subjektu politiko bezala erabili dira eta horrek ezinbestean oposaketa paradigmak nagusitu ditu.(

Euskara VS Frantsesa. Euskara VS Gaztelera

Hauek dira, hain zuzen jende askoren buruetan txertatuak diren oposaketa eskema okerrak. Betsela izan daiteke ordea. Bestela izan behar du.

Euskararen alde egiteak ez dakar berez beste hizkuntza baten aurka egitea. Herrialde askotan hizkuntza bat baino gehiago bizi dira elkarrekin, eta biztanleak eleanitzak dira.

Euskara: Euskal Herriko hizkuntza endemikoa

Horiek horrela, Euskal Herrian hiru hizkuntzak elkarrekin bizi daitezke. Baina euskararen lekua gutienez besteekin orekatu behar da. Euskal Herriko hizkuntza endemikoa izanik, hori zor diogu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Euskara: hizkuntza bat munduko beste hizkuntzen artean

2018ko Otsailaren 19a

Hemen aurkituko duzu Radio Kulturak 2016an grabatu zuen Nicolas Tournadre hizkuntzalariaren mintzaldietako bat (frantsesez). Radio Kultura webgunean ere entzungai dituzu mintzaldia biltzen duten 5 mp3 fitxategiak, "Mintzaldiak" atalean honako izenburupean: "Dans la forêt des langues, un petit arbre… l'euskara" (Hizkuntzen oihanean, zuhaitz txiki bat… euskara). Hizlari bikaina, mintzaldi liluragarria, entzun beharrekoa! Hona hemen ideia nagusiak:...


Gurekin harremanetan sartu




segurtasun kodea