Hizkuntzak mugen gainetik
ITZULPENAK
eufres

Itzulpengintza

2017ko Ekainaren 07a

EZI-ren lan filosofia hiru zutabetan oinarritzen da: - Itzulpen lan bat (idatzizkoa ala ahozkoa) lehenik eta behin komunikazio ekintza bat da. - Euskara bizi eta garatu dadin, euskara batuari eman behar zaio lehentasuna. - Euskara: hizkuntza bat beste hizkuntzen artean. Euskara ez da apaingarri bat.

Komunikazio ekintza

EZI-rentzat, komunikazio ekintza baten zioa mezu bat edo informazio bat hartzaile bati edo hartzaile talde bati helaraztea da. Baina hori ez da dena... hartzaileak mezua ulertu behar du.

Hori da itzultzaile eta interpreteok gogoan beti daramagun kezka.

Ongi dakigu ere helburu hori ehuneko ehunean nekez betetzen dela, nahiz eta igorleak eta hartzaileak ber hizkuntza mintzatu. Eta itzulpen batekin berdintsu. Zerbaitengatik zaizkigu hain ezagunak erranaldi hauek:

  • TRADUTTORE TRADITORE
  • LOST IN TRANSLATION

Hortaz jakitun, gure helburua mezua ahal bezain zuzen eta ahal bezain zehatz itzultzea da. Hau da gure irizpide nagusia.

Lehentasuna: euskara batua

Egoera eta testuinguru berezietan izan ezik, EUSKARA BATUAK ukan behar du lehentasuna, bereziki eremu publikoan. Euskalki guztiekin lan egiten dugu, hori ez da arazo bat. Funtsean hizkuntza bera da.

Belaunaldi zaharrenetan, komunikabideak urriagoak zirenean eta hizkuntzaren transmisioa nagusiki etxean egiten zenean, etxeko euskalkiarekiko atxikimendua edo/eta beste euskalki batekiko lotsa edo beldurra uler badaiteke, gaur egun alderantzizko egoera dugu. Hots, transmisioa nagusiki eskolaren bidez egiten da eta komunikabideak gure egunerokoan sartuak dira. Ondorioz, beste euskalkiekiko eta batuarekiko halako lotsa edo beldurrek ez dute zilegitasunik.

Hortaz, gure lanetan EUSKARA BATUA izanen da nagusi. Haatik, atsegina egiten zaigu lan batean euskalkien arteko gurutzaketak egitea, ezen monotonia hausteaz gain, euskalkiak beren jatorrizko mugetatik at eramaten daititugu. Ez da harritzekoa beraz, ber testu batean "biziki", "oso", "arras", "arrunt", "zeharo" eta... zergatik ez "txit" ere irakurtzea. Euskalkiak ere mugen gainetik! Ez al dugu muga aski, guk gure barnean beste batzuk gehitzeko?

"Aberriaren mugak, euskararenak

Gure baitan daude gehienak" idatzi zuen Joxerra Gartziarenak, eta ez zitzaion arrazoirik falta.

EUSKARA ez da apaingarri bat

EUSKARAri ez zaio merezi duen lekua ez ematen ezta aitortzen ere. Gure xedeetako bat, EUSKARA gizartearen, ekonomiaren, turismoaren,... arlo gehienetara zabaltzea da. Baina ez apaingarri gisa. EUSKARA erabilgarria nahi dugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

EZIren xedea

2017ko Abenduaren 18a

EZI-ren xede nagusia, EUSKARAren ikusgarritasuna hobetzea da....


Gurekin harremanetan sartu




segurtasun kodea