Euskara: hizkuntza bat munduko beste hizkuntzen artean
2018ko Otsailaren 19a
Hemen aurkituko duzu Radio Kulturak 2016an grabatu zuen Nicolas Tournadre hizkuntzalariaren mintzaldietako bat (frantsesez). Radio Kultura webgunean ere entzungai dituzu mintzaldia biltzen duten 5 mp3 fitxategiak, "Mintzaldiak" atalean honako izenburupean: "Dans la forêt des langues, un petit arbre⦠l'euskara" (Hizkuntzen oihanean, zuhaitz txiki bat⦠euskara). Hizlari bikaina, mintzaldi liluragarria, entzun beharrekoa! Hona hemen ideia nagusiak:
Euskara zuhaitz bat oihanean
Munduan 7000 hizkuntza inguru daude. Hizkuntza guzti hauek 220 bat filumetan sailkatzen dira. Filuma biologian erabiltzen den termino bat da, sailkapen filogenetikoak egiteko, alegia espezieak sailkatzeko. Europan 4 filum daude: Indo-europarra [hizkuntza erromanikoak (frantsesa, gaztelera, italiera, katalana, korsikera, okzitaniera, portugesa...), germanikoakâ¦], Fino-ugriarra, Semitikoa eta⦠Euskara.
Filum = zuhaitza
Frantsesa, gaztelera eta abar hizkuntza erromanikoen adaxkak dira. Erromanikoak zuhaitz indo-europarraren adarrak. Euskara zuhaitz arrunt desberdina da, baina zuhaitza da. Bere adarrak euskalkiak dira. Euskara Europan zuhaitz isolatua da. Askoz hurbilago da Tibet eta Georgiako hizkuntzetatik erromanikoetatik baino.
Gramatika berezia
Oinarrizko hiztegia berezkoa du baina mendeetan zehar auzoko hizkuntzei maileguak egin dizkio, hizkuntzak guztiek egiten duten bezala. Bere gramatika aldiz, oso berezia da, eta euskararen aditza bezalakorik ez da munduan.
Salbatu beharreko bitxia
Euskara zuhaitz altxor bat da: urria dena altxorra den legez. Euskara desagertuko balitz, espezie oso bat, filum oso bat desagertuko litzateke. Hots, aniztasunarentzako galera neurtezina.
Eskerrak Nicolas Tournadre jaunari eta Radiokulturari grabaketa hauek hemen emateko baimena eman izanagatik.